Soundtracks: A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z #

List of artists: A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z #


Numen - Ahanzturaren Hilobia lyrics

  Click to play this song!

Ahanzturaren Hilobia by Numen


Odolezko mantuz estali du
Gauak ilargia.
Sugarren haserreak
Lurraren beroa esnatu du.
Azken aroaren lehen eguna iritsi da.
Hondamena eta sarraskiaren iraultza
Fededunen munduan gailendu da.
Odolezko errekek
Baso eta ibarrak estali dituzte.
Enbor eta harrizko uholdearen amorruak,
Aurretik eraman ditu kristauen gorputzak,
Aurretik eraman ditu ikararen itsasora.
Haizearen zakarrak,
Gorputz kiskalien atalak daramatza,
Lurruzpeko ahanzturaren hilobira.
Euriaren ziztadak
Zoramena barreiatu du
Gorputz abailduen arimen barrena.
Eromena, etsipena.
Mariren begien dirdirak
Egunsenti berriari eman dio bide.



A-Z Lyrics Universe

Follow us

Lyrics / song texts are property and copyright of their owners and provided for educational purposes.