» » »

Belearen Hegaldiak... Iluntasuna Dakar Lyrics

Belearen Hegaldiak... Iluntasuna Dakar by Numen  

CD  ·  DVD  ·  Sheet music



Belearen Hegaldiak... Iluntasuna Dakar Ullu ikaragarri batek
Hodeiertzean aurkitu du oihartzuna.
Hainbeste odol irentsitako lurrak
Asetu du azkenik odol egarria.
Hondamendiaren oldarraldiak
Baretu du bere haserrea,
Gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa.
Esna Ama Lurra! Garaipena duzu atejoka!
Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak,
Elementuen noraezeko dantzan
Murgildu dute Naturaren adimena.
Esna Ama Lurra! Garaipena duzu atejoka!
Goizargiari iheska abiatu den Haizea.
Sugarren arragoko Suaren itzalezina,
Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra.
Garaipenaren ostean
Belearen hegaldiak... iluntasuna dakar.
Zoazte lasai Naturaren izakiak,
Zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotorlekura.
Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea,
Ilargi eta Eguzki dituzue begi...
Zaindu Mariren erreinua!


CD  ·  DVD  ·  Sheet music
Comments

comments powered by Disqus